Espezie eta indibiduo gutxi ikusi ditugu gaur Plaiaundin, gaurkoa egun euritsua izan baita. Atzoko eguraldia, ordea, eguzkitsua izan zen eta zeruak oskarbi-uneak erakutsi zizkigun.
Bi hegazti harrapakari ikusi genituen urrutian. Pixkanaka-pixkanaka gerturatzen hasi zitzaiguten haietako bat gain-gainean izan genuen arte. Kliskatzeari ekin nion eta ezin izan nion utzi kamerak ia-ia kea botatzen hasi zuen arte.
Etxera iritsi ginenean, argazkietako hegaztia Arrano Txiki bat dela ikusi nuen hegaztien gidan. Gazteleraz Aguililla Calzada.eta ingelesez Booted Eagle. Ez da oinetakoengatik izango, ezta?

Arrano Txikia - Agulilla Calzada - Booted Eagle |

Zapelatza - Busardo Ratonero - Buzzard |
Arrano Txiki horren ondoan beste hegazti harrapari bat ikusi genuen. Ez nizkion ia argazkiak atera baina, hona hemen ateratako bat. Zapelatz bat dela uste dut.
Egia esan, goragoko irudietako batean Zapelatz honen argazkiren bat jarri dudan zalantza daukat. Hiru arrano azaltzen den irudian hain zuzen ere, ez nago ziur eskubikoa Arrano Txikia den edo Zapelatza izan daiteken.
Zalantzatik ateratzen didan adituren baten iruzkina ezkertuko nuke.