lunes, 4 de marzo de 2013

Txepetxa

Azkenean lortu dut! Gaur goizean Karmelerekin Plaiaundira bueltatxo bat ematera joan naizenean, Txepetx bat ikusi dugu. Geunden lekutik oso gertu txioka hasi zaigu, hain gustura zegoen eguzkitan. Zorionez, kamera prest neukan eta argazki batzuk atera dizkiot.

Txepetxa - Chochín Común -Wren
Txepetxa - Chochín Común -Wren
Txepetxa - Chochín Común -Wren

Gaur ere, lehendabiziko aldiz, Karnaba bati argazki bat atera diot. 
Pasadizozko gertaera bat izan dut argazki honen inguruan. Argazkia ateratzeko prest nengoela, gizon bat oso haserre oihuka hasi zait
-Eh! Zu! Niri argazkirik ez atera!
Gizon horrek, txoria zegoen norabide berberan zegoenez, argazkia berari ateratzen ari nintzaiola pentsatu omen du paparazzi bat nintzelakoan.

Karnaba- Jilguero - Goldfinch

 Gaurkoz bukatzeko, Ubarroi Handi bat eguzkitan bere udaberriko lumajearekin.

Ubarroi Handia - Cormorán Grande - Cormorant