Ur gezeko aintzira ondotik igarotzen ari nintzen kamera zorroan, Erregetxo Bekainzuri baten txioak entzun ditudanean: zrii-zrri-zrri-zrri. Zuhaitz baten adarren artean zegoen. Ahalik eta azkarren, kamera zorrotik atera, piztu, eta Erregetxoa objektiboaren erdian nuenean fokatzen hasi naiz, baina zoritxarrez, txoriak alde egin du. Bere atzetik ibili naiz denbora luean eta argazki bat atera diodan arte ez dut amore eman.
|
Erregetxo Bekainzuria - Reyezuelo Listado - Firecrest |
Aintziraren beste aldeko zuhaitzentan berriz, aspaldiko partez, Usapal Turkiar batek inguruak begiztatzen zituen.
|
Uxapal Turkiarra - Tórtola Turca - Collared Dove |
Ilunabar aldean, eguzkia gordetzen hasi denean eta ortzadarra Hendaian zegoela aprobetxatuz, Kaioek eta Antxetek festa bat antolatu dute. Itzaberrin berriz, Basahate bat Bidasoa ibai alderantz hegan zihoan bitartean, Ubarroi bakarti bat ortzadarrera begira ahoa bete hortz zegoen.