Hegaztien behaketaren zaletasun honek txoratuta nauka. Garai honetan gainera, migrazioari esker, hainbat eta hainbat espezie ezberdin ikus ditzakegu. Batzuek, uda hemen igaro dute eta laister joango dira. Beste batzuek, aldiz, Plaiaundin tartetxo bat egingo dute ondoren hegoalderatz abiatzeko.
Uda honetan, Euli-txori Beltz ugari egon da parkean. Oraindik, zenbait egun igaroko dituzte hemendik, Afrikako mendebalderantz negua pasatzera joan arte, alegia. Normalean, urri aldera migratzen dute.
| Euli-txori Beltza - Papamoscas Cerrojillo - Pied Flycatcher |