Ugalketa ondoren, antxeta talde ugari azaltzen hasten da Txingudi inguruan. Batzuk hegoalderantz hegan jarraituko dute migrazioa, baina beste batzuk gure inguruan negua pasatzen geratuko dira.
| Antxeta Burubeltza - Gaviota Cabecinegra - Larus melanocephalus |
| Antxeta Mokogorria - Gaviota Reídora - Larus ridibundus |
Lehendabizi, antxeta mokogorriak etortzen dira, eta zertxobait beranduago, antxeta burubeltzak azaltzen hasten dira. Uda momentu ona izaten da aurten jaiotako antxeta gaztetxoak ikusteko. Lumaje dotorea janzten dute eta helduengandik erraz bereizten dira.

