Urteak daramatzat Plaiaundiko Parkera etortzen, baina ez zen izan aurreko urtera arte, bertan hegazti zoragarriak ikus nitzakeela konturatu nintzela.
Lehenik eta behin, Txingudi Ekoetxeari eskertu behar diot 2012ko udaberrian emandako "Hegaztien gida txikia". Horri esker, zenbait hegazti bereizten ikasi nuen.
Txilinporta Txikia - Zampullín Chico - Little Grebe
Ubarroi Handia - Cormorán Grande - Cormorant
Baina, laister gida hori motza gelditu zitzaidan. Egunero gidatxoan azaltzen ez zen espezie berriren bat ikusten nuen eta horren izena ez jakiteak amorru ematen zidan. Beraz, Internetera jotzen nuen. Baina, badakizu, Interneten zerbait aurkitu nahi baduzu, bere izena jakin behar duzu. Hortaz, bilaketa oso zaila egiten zitzaidan. Hala ere, egunero, gida txikiko espezie gehiago ikusten eta ikasten nituen.
.
.
Lertxuntxo Txikia - Garceta Común - Little Egret
Basahateak- Ánades Azulones - Mallards
Azkenean, Interneten bidez zenbait hegazti gida liburu pdf formatuan lortu ondoren, pixkanaka-pixkanaka, espezie gehiago ezagutzen hasi nintzen. Hegaztien inguruan zenbat eta gehiago ikasi orduan eta ikusmin haundiagoa sortu zitzaidan. Egunero espezie berriren baten bila nenbilen, hegazti-album bat egiten ariko banintz bezala.
Begira, han, txilinporta txikiak behin eta berriro murgiltzen. Eta hor, lertxuna hegan egiten. Ikusi, ikusi nolako txikiak eta arraroak diren kopetazuriaren humeak! Eta haiek, ur ertzean daudenak, kurlintak dira. A ze nolako moko luze eta okerra duten. Zer da soinu hori? Begira! Gure gainean. Beltxarga hegan egiten!
Beltxarga - Cisne Vulgar - Mute Swan
Kurlinta handia - Zarapito Real - Curlew
Txikitan gozodendara kromoak erostera joaten nintzenean, poz izugarria sentitzen nuen kromo berri bat lortzen nuen bakoitzean. Horain, hegazti berri bat aurreneko aldiz ikusten dudanean, nire bilduman kromo berri bat itsatsi dudala iruditzen zait.
Zapelatz Arrunta - Busardo Ratonero - Buzzard
Zertzeta Arrunta - Cerceta Común - Teal
Nire gogoan gordetzen ari nintzen hegazti-album oparo horrek gero eta leku gutxiago zeukan nire buruan. Badakizu, adinarekin, zein zaila egiten den gauzak gogoan gordentzen. Gaur egun, disko gogorrek lan hori oso ondo bete dezakete, beraz, ikusitako espezieen argazkiak gordetzen hastea erabaki nuen. Baina horretarako, argazki-kamera bat behar nuen. Nikon Coolpix P510 bat erosi eta argazkilari lanari ekin nion. Bere 42x zoom optikoari esker, oso gertuko argazkiak hartzeko gai naiz.
Txantxangorria - Petirrojo - Robin
Murgilari Mottoduna - Porrón Moñudo - Tufted Duck
Gainera, xehetasun handiagoa nahi izanez gero, kamerak daukan 2x zoom digitala ere erabiltzen dut. Kasu honetan, nahiz eta argazkiaren kalitatea ez hain ona izan, espeziearen identifikazioa egitearren argazkia egiteak merezi du.
Kurrilo Arruntak - Grullas Comunes - Cranes
Buztanikara Zuria - Lavandera Blanca - White Wagtail
Hegabera - Avefría - Lapwing
Hegaztien identifikazio zuzen bat lortuarren, Plaiaundiko parkera edota edozein beste parke batera joateko, kameraz gain, prismatiko batzuk eta hegazti-gida on bat eramatea komenigarria izan daiteke. Nire erreferentziazko gida, Lars Svensson-en "Guía de aves. España, Europa y región mediterránea" da.
Abozetak, Txirri Grisak. Txirritxo Handia, Txirri Arrunta
Avocetas, Chorlitos Grises, Chorlitejo Grande, Correlimos Común
Avocets, Grey Plovers, Ringed Plover, Danlin
Avocets, Grey Plovers, Ringed Plover, Danlin
Kulinta Handiak, Antxeta Mokogorria
Zarapitos Reales, Gaviota Reídora
Curlews, Black-headed Gull
Curlews, Black-headed Gull
Horrekin guztiarekin, hegazti argazki-bilduma bat egiten hasi naiz.nire netbook-ean. Hegazti baten argazkia aurreneko aldiz lortzen dudanean, munduko emakumerik zoriontsuena sentitzen naiz. Hegazti bera berriz ikusten badut, "repe" daukat, baina , "repe" horrek aurrekoaren argazkia hobetzen badu, ospatzekoa da.
Inoiz ikusi ez dudan espezie bat ikusten dudanean, oso zaila tokatzea den kromo hori lortzeko gai naizela pentsatzen dut. Orduan, argazki-kamera amen batean zorrotik atera, cowboy batek bere pistola zorrotik ateratzen duen modura, eta tiro egiten diot. Lortzen dudan argazkia agian ez da oso ona, baina bai lehenengoa, eta agian, azkena. Nork daki hegazti hori berriz ikusiko dudan! Badaezpada albumean gordeko dut.
Aliota Txikia murgiltzen - Colimbo Chico buceando - Red-throated Diver, diving
Kurrilo Arruntak - Grullas Comunes - Cranes
Plaiaundira joaten naizen bakoitzean ikusi dudanaren berri emateko asmoz sortu dut blog hau. Argazkiak igoko ditut eta ikusi ditudan bitxikeriak-edo azaltzen saiatuko naiz. Beraz, laister arte!