Igande honetan, Plaiaundiko biztanleriak sekulako zaparradak jasan behar izan ditu. Eskerrak ohituta dagoen! Ni, berriz, ez naiz hara hurbildu atertu duen arte.
Gaurko protagonistak Itzaberrin gustura jaten aritu diren sei Uso izan dira. Haztegi batetik edo etorri direla uste dut. Norbaitek nonbait janaria bota die eta, noizbehinka, soinuren batekin, izutu eta hagan iheska hasten ziren, baina berehala, toki berera bueltatzen ziren jaten jarraitzeko.
Usoa - Paloma - Dove
Usoen artean, batek itxura oso berezia zeukan. Ia buru osoa zuria zuen, baita hegalen zati handi bat ere. Nik esango nuke uso espezie ezberdinen nahasketa baten emaitza zela. Bazeuden beste zenbait Uso ere buruan orban zuriak zituztenak. Hona hemen, denen artean zegoen bitxienaren argazkiak:
Usoa - Paloma - Dove
Usoa - Paloma - Dove
Uso guztiek bi hanketan eraztunak zituzten. Gorria eta urdina, gorria eta laranja, laranja eta gorria, laranja eta urdina, etabar. Bi eraztunetatik batek kode bat idatzita zeukan. Kode baten argazkia lortu dut, baina justu-justu irakur daiteke zenbakia.
Argazkiko uso horrek, ezkerreko hankan eraztun laranja zeukan eta eskubikoan berdea 21950 (?) kodearekin. Kode bat lortzen dudan bakoitzean, hegazti hori nondik datorren jakitea gustatzen zait. Horretarako http://www.cr-birding.org/colourprojects helbidera jotzen dut. Bertan, espeziearen izena ingeleses jartzeaz gain, eraztunen beste zenbait ezaugarri idazten ditut eta bilaketari ekiten diot. Baina, kasu honetan, ez dut nire Usoarekin zer ikusirik duen ezertxo ere aurkitu. Esan didatenez, haztegietako hegaztien eraztunen kodeek ez dute zer ikusirik basatiak diren hegaztienekin. Uso hauek uso mezulariak omen dira.
Udazkenean, adibidez, Lertxuntxo Haundi bat ikusi nuen San Lorenzoko aintziran eta bere eraztunaren kodea ikusteko gai izan nintzen. Beraz, esandako linkean bilatu eta, bertan aurkitu nuen posta elektroniko batera idatzi ondoren, hegazti horren informazio zehatza eman zidaten. Lertxuntxo Handi horrek ez zuen urtebetea izango eta jatorriz, hungariarra zela esan zidaten.
Gaurko kontakizuna bukatu baino lehen, beste hegazti baten berri eman nahiko nizueke. Badira zenbait egun, tarteka Mirotz eme bat ikusi dudala. Lehengo aldiz, aireportuko San Rafael aintzira ondoko zuhaitzetan. Gaur berriz, San Lorenzo ondoko zuhaiztia zeharkatzen ikusi dut.
Gaurko kontakizuna bukatu baino lehen, beste hegazti baten berri eman nahiko nizueke. Badira zenbait egun, tarteka Mirotz eme bat ikusi dudala. Lehengo aldiz, aireportuko San Rafael aintzira ondoko zuhaitzetan. Gaur berriz, San Lorenzo ondoko zuhaiztia zeharkatzen ikusi dut.
Mirotza - Esmerejón - Merlin