Zaharrak berri.
Betiko bizilagunak jarraitzen dute parkean. Momentuz beraz, atzo ikusi ez nituen espezieak aipatuko ditut.
Txirri Grisak etorri dira gaur Plaiaundira. Itzaberrin hogei bat ikusi ditut. Baina pixkanaka-pixkanaka, joaten hasi dira itsasgorak bultzatuta, pausatuta zeuden harrokak urez estaltzen hasi baitira.
Txirri Grisak - Chorlito Gris - Grey Plover
Zapelatz bat ikusi omen da gaur goizean. Baina nik, horren ordez Belatz bat ikusi dut. Aireportuko San Rafael aintzira ondoko zuhaixka beten adarretan egonean.
Belatza - Halcón Peregrino - Peregrin
Itzaberrin, itsasgorarekin sortzen den irlatxoan, Lertxun Hauskarak, Ubarroiak eta Lertxuntxo Txikiak ikusi ditut. Oso gustukoa dute leku hori. Haien artean, Mokozabal bat eta Branta Musubeltz bat zeuden.
Horren ondoren, udaberria etortzear dagoela susmatu duten Tarin batzuk ikusi ditut Txoritegiko konporta ondoan janari bila.
Horren ondoren, udaberria etortzear dagoela susmatu duten Tarin batzuk ikusi ditut Txoritegiko konporta ondoan janari bila.
Tarin emea - Lúgano hembra - Siskin female
Tarin arra- Lúgano macho- Siskin male
Norbaitek Marikoi bat ikusi dela esan dit. Izen bitxia, ezta? Kaioen antzeko hegaztia omen da baina ilunagoa. Bere izena gazteleraz Págalo. Bitxia da ere bai. Eta ingelesez? Skua, berriz ere berezia, ezta?
Bukatzeko, esan behar dizuet, bisita bukatzen ari nintzela, Kaskabetz bat agurtzera etorri zaidala.
Kaskabeltz Handia - Carbonero Común - Great Tit