Plaiaundiko paduretan denetik aurki daiteke edozein egunetan. Egia da, batzutan, zerbait ikustea zailagoa izaten dela, baina, arreta piska bat jarriz gero, edozein egunetan, sorpresaren bat izan dezakegu. Unibertso txiki honetan, egunero espezie berriren bat ikusteko eta ikasteko aukera asko dago.
Zenbait hegazti ezkutuan egoten dira. Horregatik, beraien presentziaz konturatzeko, ikusmenaz gain, entzumena ere lanean jarri behar dugu. Zoritxarrez ez naiz oso trebea bi zentzumen horiek erabiltzen. Martinengatik izango ez balitz, ez nuke ia ezer ikusiko.
Azken egunotan adibidez, denbora luzez lezkadian izkutuan zegoen Lezkari Arrunt baten kantari esker, jakin dugu hor, lezka artean, nonbait zegoela.
 |
| Lezkari Arrunta - Carricero Común - Reed Wabler |
Txoritxoek orokorrean oso azkar hegan egiten dutenez, ez dugu nahiko denbora izaten identifikatzeko. Batzutan berriz, nahiko gertu ibiltzen dira, saltoka nekaezin, zuahitz baten adartxo batetik bestera janari bila. Hauxe izaten da momentu onena espeziea identifikatzeko.