lunes, 13 de mayo de 2013

Entzun, ikusi eta ikasi

Plaiaundiko paduretan denetik aurki daiteke edozein egunetan. Egia da, batzutan, zerbait ikustea zailagoa izaten dela, baina, arreta piska bat jarriz gero, edozein egunetan, sorpresaren bat izan dezakegu. Unibertso txiki honetan, egunero espezie berriren bat ikusteko eta ikasteko aukera asko dago. 

Zenbait hegazti ezkutuan egoten dira. Horregatik, beraien presentziaz konturatzeko, ikusmenaz gain, entzumena ere lanean jarri behar dugu. Zoritxarrez ez naiz oso trebea bi zentzumen horiek erabiltzen. Martinengatik izango ez balitz, ez nuke ia ezer ikusiko.

Azken egunotan adibidez, denbora luzez lezkadian izkutuan zegoen Lezkari Arrunt baten kantari esker, jakin dugu hor, lezka artean, nonbait zegoela.

Lezkari Arrunta - Carricero Común - Reed Wabler

Txoritxoek orokorrean oso azkar hegan egiten dutenez, ez dugu nahiko denbora izaten identifikatzeko.  Batzutan berriz, nahiko gertu ibiltzen dira, saltoka nekaezin, zuahitz baten adartxo batetik bestera janari bila. Hauxe izaten da momentu onena espeziea identifikatzeko. 


Sasi-txori Arrunt honek adibidez, ez zuen segundu bat ere atsedenik hartzen.

Sasi-txori Arrunta - Zarcero Común - Melodious Warbler
Sasi-txori Arrunta - Zarcero Común - Melodious Warbler

Aldiz, honako txoriak ez zuen bere burua oso argi erakutsi, beraz, ezin dut esan ziur ze espezie motakoa den. Ba ote dago dakien norbait hortik? Mesedez, iruzkin bat utzi.


Beste alde batetik, Buztanluzeak ere ipurtarinak dira. Gehienetan, San Lorenzo aintzira inguratzen duten zuhaitzetan ibiltzen dira taldeka. Gehienetan, ibilbide bera jarraitzen dute antzirari bira emanez. Ordulariaren orratzen kontrako norabidea, hain zuzen ere.

Buztanluze gaztea - Mito Común joven - Young Long-tailed Tit

Badira egunero oso erraz ikusten diren beste espezie batzuk. Nahiz eta hegazti ederrak izan, normalean ez diegu arreta handirik jartzen, ez bada ohiz kanpoko zerbaitek atentzioa deitzen digulako. Kaio batzuk arrano bat erasotzen, Kaskabeltz bat umeei janaria ematen edota Beltxarga bat hegan egiten.

Beltxarga Arrunta - Cisne Vulgar - Mute Swan

Atseden hartzen ari diren hegaztiak identifikatzea ariketarik errazenetariko bat dela ustea errore bat da. Zenbaitetan, burua lumazpian gordetzen dutenean, zaila izaten da hegazti bat beste batetik bereizten.

Txirritxo Handiak eta Txirri Arruntak - Chorlitejos Grandes y Correlimos Comunes - Ringed Plovers and Dunlins