viernes, 8 de febrero de 2013

Ahateak neguan

Nahiz eta negua hegaztien beaketan ez oso oparoa izan, abendutik otsailera egin ditudan behaketen berri emango dizuet. Sarrera honetan, ahateak eta antzekoak izango ditut gai.

Bizpahiru Zisne maiz ikusi dira. Udazkenean gehiago zeuden, baina badirudi gehienek migratu zutela.

Zisneak - Cisnes Vulgares - Mute Storks

Negua hasi berria zela, Antzara Hankagorriska bakarti bat urbildu zitzaigun Itzaberriko padurara. Jakitea bere lagunak non zeuden, zeren migrazioa talde handitan egiten dute. Baina, eguraldi ona egiten zuenez, Plaiaunditik bueltatxo bat emateko gogoa sartu omen zitzaion.



Antzara Hankagorriska - Ánsar Común - Greylag Goose

Urtarrilaren 21ean beste anatida bat azaldu zen, Branta Musubeltza. Otsailaren hasierara arte Itzaberri paduran jaten eta igeri egiten ikusi izan dut. Anserinae edo Antzara azpifamiliako espezierik txikiena da.

Branta Musubeltza - Barnacla Carinegra - Brent Goose

Urtea hasi berria zela, Ahatebeltz eme bat hurbildu zitzaigun Itzaberriko padurara. Egun bakar bat egon zela uste dut.

Ahatebeltz emea- Negrón Común hembra - Common Scoter female

Bi Paita Arrunt izan genituen gurean ere. Urtarrila erdialdean etorri ziren astebeteko egonaldia egitera. Gustukoen zuten tokia San Lorenzoko aintzira zen, nahiz eta Itzaberritik bere txangoak egiten zituzten ere.

Paita Arruntak -Tarros Blancos - Shelducks

Badira ahate bi espezie Plaiaundin urte osoan ikus ditzakegunak: Basahatea, Ipar-ahatea. Zartzeta Arrunta, berriz, neguan ikusten da.
Txikitan, ahate bat zer zen ikasi nuenean, berehala burura etortzen zitzaidanada Basahatea zen.

Basahatea - Ánade Azulón - Mallard

Plaiaundiko beste ohiko bizilagun bat, Ipar-ahatea da. Basahate arrak bezala, Ipar-ahate arrak erraz bereiz daitezke, eta emeak baino politagoak izaten dira. Bi espezie hauen emeen arteko bereizketa, berriz, zailagoa izaten da berahien arteko antzekotasunagatik.


Ipar-ahate arra - Ánade Friso, macho - Gadwall, male

Ahateen artean, Plaiaundiko bizilagun txikiena Zertzeta Arrunta dugu. Aurreko kasuetan bezalaxe, arra askoz ederragoa da. San Lorenzoko aintzira asko gustatzen zaie.

Zertzeta Arruntak - Cercetas Comunes - Teals 
 San Lorenzoko urmaelean jolasten

Plaiaundiko bizilagunak ez diren beste ahate batzuk ere ikusi ditut oporrak pasatzen. Ahate Mokozabala, adibidez. Ez da beharrezkoa esatea, arra emea baino politagoa dela. Neguan zehar, noizbehinka, bat edo bi lagun Plaiandutik azaldu dira. Esan didatenez, San Joakin aintziran, Jaitzubian, hogei bat lagun ikusi dira.

Ahate Mokozabala - Cuchara - Shoveler

Hurrengo ahateei Murgilariak deritzaie, janaria lortzeko, gehienetan, murgiltzen direlako. Negu honetan bi motatako murgilari izan ditugu gure artean: bizpahiru Murgilari Arrunt eta lau edo bost Murgilari Mottodun.

Murgalari Arrunta - Porrón Europeo - Pochard

Murgalari Mottoduna - Porrón Moñudo - Tufted Duck

Mottoduna? Nondik datorkio izen hori? 
Bere mottotik edo mototsetik, noski. Baina, argazki horretan mottorik ez du, esango duzu. Ba arrazoia duzu. Mottoa udaberrian luzatzen zaio, eta ordurarte toreatzaile batek toreatzeari uzten dionean baezala,  mototsa moztu duela esan daiteke, edo "bere mototsaz beste egin duela".