Haitz-enara batzuen atzetik ibili naiz argazki bat atera nahiean, baina ez ziren geldirik egoten. Gutxi balitz, Ekoetxearen teilatuan gelditu direnean, kamera apuntatu eta fokatzen lortu dudanean, Zozo batek kantari ekin dio eta Haitz-enara guztiak uxatu dizkit. Beraz, hurrengo egunetan saiatzen jarraitu beharkoko dut.
Gaur beste hiru Mokozabal azaldu zaizkigu San Lorenzoko aintziran eguneko menua jateko. Hauek tripa ondo bete eta berehala ospa egingo dute.
Mokozabalak - Espátulas - Spoonbills |
Zer gehiago? Azken egunotako espezie berdinak ikusi ditugu. Adibidez, parkea bizitzeko leku lasaia dela dakien Beltxarga fidakor bat gorputza lasai-lasai garbitzen harrapatu dugu.
Beltxarga Arrunta - Cisne Vulgar - Mute Swan |
Ondoren, Zertzeta Arrunt batzuk atsedenalditxo batean harrapatu ditut. A ze lumaje ederra duten!
Zertzeta Arrunt arra- Cerceta Común macho - Teal male |
Eta Zertzeta Arrunt emea? Arrarekin konparatuz, ze ezberdinak diren!
Zertzeta Arrunt emea- Cerceta Común hembra - Teal female |
Bukatzeko, negua hemen igaro duten Murgilari Mottodun batzuen argazkiak. Lau eme eta ar bat.
Murgilari Mottodunak - Porrones Moñudos - Tufted Ducks |
Ikusi arraren mototsa ze luzea den. Emearena berriz, motzagoa.
Murgilari Mottodun arra - Porrón Moñudo macho - Tufted Duck male |
Murgilari Mottodun emea- Porrón Moñudo hembra- Tufted Duck female |