 |
Enara Arrunta - Golondrina Común - Swallow |
Parkeko aintziratan edo zuhaitzetan baino, atzoko ikuskizuna gorago zegoen. Egunero parke gainetik hegan ikusten diren Kaioez gain, atzoko zerua enarez josita ikus genezakeen. Enara Arrunt eta Ugalde-enara ugari zegoen. Harritzekoa da haien arteko talkarik ez gertatzea, hegaldi hain azkarra eta akrobatikoa duten.
Noiz behinka, enarek ur gezeko aintzirako zuhaitxoetan etenalditxoren bat egiten zuten; une egokia argazkiak ateratzeko nahiz eta haize handia zegoen.
 |
Enara Arrunta - Golondrina Común - Swallow |
 |
Ugalde-enara - Avión Zapador - Sand Martin |
 |
Ugalde-enarak - Aviones Zapadores - Sand Martins |
 |
Arrano-arrantzalea - Águila Pescadora - Osprey |
Baina, aspaldi ikusten ez genuen lagun bat izan zen atzoko aurkikuntzarik hoberena. Zerua zeharkatzen, sasi guztien gainetik eta lahino guztien azpitik, Arrano-arrantzalea ikusi genuen. Hegan zeuden Kaioen artean ia ez zen nabarmentzen. Arreta gehiago jarrita, Kaioek baino hego-luzera handiagoa zeukala konturatu ginen. Horrela izan zen arranoa kaioetatik bereiztu genuela. Kaioek Arrano-arrantzalea erasotzen zutela harritu gintuen. Nonbait, haien harrapakinen lehiakide ikusten zuten eta.