martes, 30 de abril de 2013

Eguneko Menua

Plaiaundi den self-service motako jatetxe honetan bapo jan daitekela esango ligukete hemen ostatuz egoten diren hegaztiek.

Hemen adibidez, ezustekoan harrapatutako argazki hauetan dagoen Kaskabeltzak bere asea jaten du. Hankaz eta mokoaz baliaturik, ar gizarajo bat heltzen du gero paparrean sartzeko.

Kaskabeltz Handia - Carbonero Común - Great Tit

Eta beste argazkiotan, Arrano-arrantzale bat harrapatu berri duen arrainarekin zer egingo duen pentsatzen ari da. Azkenean, aireportu aldera hegan egiten joaten da arraina atzaparretan, surfista baten antzera.

Arrano-arrantzalea - Águila Pescadora - Osprey
Arrano-arrantzalea - Águila Pescadora - Osprey

Ubarroi batek inbiriaz begiratzen du Arranoa. Nik ere jaki hori nahiko nuke, pentsatzen du Ubarroiak.
--Kamarerooooo!

Arrano-arrantzalea - Águila Pescadora - Osprey