Egoere hori maiz ematen da ahatetxoen artean, ez baitakite bere ama nor den oso ondo bereizten. Baina gehien harritu gintuena izan zen, haien artean hiru, guztiz horiak zirela. Albinoak? Beste espezie baten umeak? Basahate emeak beste espezie baten umetxoak onartzea arraroa iruditzen zait. "Ahatetxo itsusia" ipuineko protagonistak izango al dira?
Basahatea - Ánade Azulón - Mallard |
Atzo Basahate horrek hamar umetxo zituen, gaur berriz, bederatzi. Seguraski kaioren batek gosea asetuko zuen bat edo batekin. Badaezpada, ahatetxo "normal" bat izan zen irentsi zuena.
Gaur arratsaldean, hiru ahatetxo horiak bizirik jarraitzen zutela ikusteko aukera izan dut. Hirurak, beste sei anaiarrebekin, amaren inguruan zebiltzaten belarren artean janaria bilatzen.
Basahatea - Ánade Azulón - Mallard |
Hurrengo egunetan ikusiko dugu ahatetxo hauen bilakaera nolakoa den, kaioen baimenarekin, noski.