viernes, 30 de noviembre de 2018

Txirri arrunt eraztundun bat Txingudin

Astelehenean, azaroak 26ean, Bidasoa ibaiertzean eraztundutako Txirri arrunt hau ikusi genuen. CCP flag berdea ezkerreko hankan, eta eraztun horia eta metalezkoa eskuinekoan. 

Txirri arrunta, Correlimos común 1cy (Calidris alpina). Bidasoa ibaia, Hendaia, Lapurdi.

Correlimos Común - Txirri arrunta - Calidris alpina

Txirri arrunt hau urriaren 8an (hilabete ta erdi pasatxo) bere migrazio bidean harrapatu zuten Hungarian, Fertőújlak-en, eta bertan eraztundu.

Hungariatik hona, 49 eguentan iritsi da, gutxienez 1.525 Km egin ondoren. Eraztuntzaileak emandako informazioaren arabera, indibiduo hau aurten jaioa da (Euring 3). Nolabait, eraztuntzaile adituak bere lumak eta beste ezaugarri batzuek aztertzen dituztenean, adina jakiteko gai izaten dira.