martes, 20 de noviembre de 2018

Anthus richardi - Richard txirta Plaiaundin

Atzo Plaiaundin, Richard txirta (L 17-20 cm) batek minutu pare bateko bisita labur bat egin zigun rugbyko zelaian pausatuz. Ondoan zegoen Txirta arruntatik oso ondo bereizten zen, hasteko, morfologikoki oso diferenteak direlako. Richard txirtaren tamaina handiagoa da, hankak luzeagoak ditu, bekain zuri luze nabarmena dauka, mokoa indartsuagoa du,... Bestalde, gorputza oso tente jartzen zuen, mesfidati, alde batera eta bestera begira, edozein arrisku detektatuz gero handik ospa egiteko prest.

Richard Txirta - Bisbita de Richard - Anthus richardi

Nahiz eta Richard txirta hegazti arraroa izan gurean --berez, siberiarra da--, urtero zenbait indibiduo Kantauri kostaldeko zelaiak aukeratzen dituzte negu-pasarako (Bizkaia, Kantabria eta Asturias, besteak beste). Hala ere, eta oker ez banago, espezie hau Txingudi paduretan  ikusten den lehenengo aldia da. 

Richard Txirta - Bisbita de Richard - Anthus richardi

www.faune-aquitaine.org webgunean, Abbadiako eremuaren (Hendaia, Lapurdi) inguruan, Richard txirtaren obserbazio bat aurkitu dut, 2015eko abenduaren 1 eta 2an.
.