Nahiz eta udaberrian gure basoetan Kukuaren kantua maiz entzuten den, agerian oso gutxitan ikusten dugu.
Kuku Arrunta - Cuco Común - Cuculus canorus |
Kukuak ez dira bere umeen heziketaz arduratzen. Ugalketa garaian, kukuaren emeak beste txori-espezie ezberdin baten habian jartzen du arrautza txori horrek bere umea haz dezan.
Kuku Arrunta - Cuco Común - Cuculus canorus |
Kuku Arrunta - Cuco Común - Cuculus canorus |
Kukuaren arrautza eklosionatzen denean, adopzio-gurasoek beraien txitekin batera kukuaren txita ere elikatuko dute. Gero Kuku-umeak pixkanaka-pixkanaka bere anai-arrebaordeak habitik botako ditu bere gurasordeen atentzio guztia lortuz.
Kuku Arrunta - Cuco Común - Cuculus canorus |
Gaur esperientzia hori bizi izan duen Kuku gazte batekin datorkizuet. Plaiaundin kukututa zegoen gaztetxo hau denbora laburrez agerian jarri zaigu Txoritegiko aintzira inguruko kanaberadian.
Kuku Arrunta - Cuco Común - Cuculus canorus |
Ez zegoen nonbait, pausaturik leku batean lasai egoteko eta berehala aireportu alderatz jo du eta desagertu egin da.
Kuku Arrunta - Cuco Común - Cuculus canorus |
Oraingoz kitto! 😉