sábado, 8 de julio de 2017

Kaio Mokozorrotza Plaiaundin

Espezie arraro baten etorrerarekin eman zion hasiera uztailak Plaiaundin. Kaio Mokogorri talde ugari batekin batera, bigarren urteko Kaio Mokozorrotz bat (L 37-42 cm, E90-102 cm) gurera etorri zen hilaren lehenengo egunean. Espezie hori Mediterraneo itsasoan bizi da eta ugaltzen da; gainera, toki haietan ere oso urria da.

Kaio Mokozorrotza - Gaviota Picofina - Larus genei

Nahiz eta kaio honen behaketa Plaiaundin oso bitxia izan, ez da hemen ikusten den lehenengo aldia. Duela hiru urte, 2014ko maiatzaren 15ean, beste bat ikusi genuen.

2014ko Kaio Mokozorrotzaren kronika irakurtzeko hemen klikatu.

Kaio Mokozorrotza - Gaviota Picofina - Larus genei
Kaio Mokozorrotza - Gaviota Picofina - Larus genei
Kaio Mokozorrotza - Gaviota Picofina - Larus genei

Kaio mokozorrotz honek eraztun berde bat zeraman eskuineko hankan, non J/NP irakur genezaken. Datu horrekin Intertetera jo nuen eta "European Colour-Ring Birding" webean espezie honen eraztuntze proiektu hau aurkitu nuen. Badirudi Frantzian, "Parc naturel régional de la Camargue-n" iaz eraztundu zutela. Nola arraio etorri da banako hau Plaiaundiraino?

Kaio Mokozorrotza - Gaviota Picofina - Larus genei

Eraztuntzaileei informazioa bidali ondoren haien erantzunaren zain gaude. Beraz, berriren bat dugunean hementxe ipiniko dugu.

Oraingoz kitto! 😉
.