domingo, 11 de junio de 2017

Zata Arrunta Txingudi inguruko mendietan

Zata Arrunta (L 24-28 cm, HZ 52-59 cm) udaberrian gure inguruko mendietara  urbiltzen da, bertan ugaltzeko. Ondoren, udazkenean, Afrikara bueltatuko da negua pasatzera.

Zata Arrunta - Chotacabras Gris - Caprimulgus europaeus

Zata Arrunta ikustea ez da batere erraza. Gehienetan bere kantu berezia entzun dezakegu, baina bere kokapena asmatzea oso zaila izaten da.

Zata Arrunta - Chotacabras Gris - Caprimulgus europaeus

Gure protagonista kantatzen ari zelako aurkitu genuen.

Zata Arrunta - Chotacabras Gris - Caprimulgus europaeus

Zata ikusten zaila izaten da, duen lumaje kriptikoa ez ezik, egunez zuhaitz baten adarrean edo lurrean deskantsatzen ere egoten delako. Bere jarduera ilunabar aldera hasten da helikatzeko intsektu handiak heizatzen hasten denean (gezurra dirudi, baina mokoa ireki eta aho izugarri handia erakusten du 😱). 

Zata Arrunta - Chotacabras Gris - Caprimulgus europaeus

Oraingoz kitto! 😉
.