viernes, 15 de febrero de 2013

2013/02/15 Ipar-ahateak

Eguzkia atera da gaur Plaiaundin aspaldiko partez eta hegaztiek ez dute aukera hori alferrik galdu. Aintzira gezean Ipar-ahate batzuk eguzkitan lasai-lasai zeuden.

Ipar-ahateak - Ánades Frisos - Gadwall

Kulinta Bekaindun bat ibaiertzean ustekabean harrapatu dugu, eta ikusi gaituenean, iheska hegan egin du aurreko ibaiertzeraino.

Kulinta Bekainduna - Zarapito Trinador - Whimbrel
Kulinta Bekainduna - Zarapito Trinador - Whimbrel

Bernagorri Arrunt bat lokatzetan gora eta bera zebilen. Hankak eta mokoa lohiez beteta. Ziur aski, janari bila zebilen gosea asetzeko asmoz. 


Bernagorri Arrunta - Archibebe Común - Redshank

Buztanikara Zuri nekaezin bat bere hegada akrobatikoen artean egindako atsedentxo batean argazki-kamarak harrapatu du.

Buztanikara Zuria - Lavandera Blanca - White Wagtail