jueves, 20 de julio de 2017

Kukua Plaiaundin kukututa

Nahiz eta udaberrian gure basoetan Kukuaren kantua maiz entzuten den, agerian oso gutxitan ikusten dugu. 

Kuku Arrunta - Cuco Común - Cuculus canorus

Kukuak ez dira bere umeen heziketaz arduratzen. Ugalketa garaian, kukuaren emeak beste txori-espezie ezberdin baten habian jartzen du arrautza txori horrek bere umea haz dezan.

sábado, 15 de julio de 2017

Ahatebeltza Hondarribiko portuan

Uda ez da gure inguruan Ahatebeltzak (L 44-54 cm, HZ 70-84 cm) ikusteko berezko garaia, baina aste honetan Hondarribiko portuan ar bat topatu dut.

Ahatebeltz Arrunta - Negrón Común - Melanitta nigra

Ahatebeltz Arrunt hau ar bat da, eta gainera, bigarren urtekoa dela esango nuke. Heldutasunera iristeko oraindik mokoaren goikaldea gehiago garatu behar zaio. Bestalde, hegoak astintzen zituenean, marroi xamarrak ikusten zitzaizkion. Ar helduek, berriz, beltzak izten dituzte.

sábado, 8 de julio de 2017

Kaio Mokozorrotza Plaiaundin

Espezie arraro baten etorrerarekin eman zion hasiera uztailak Plaiaundin. Kaio Mokogorri talde ugari batekin batera, bigarren urteko Kaio Mokozorrotz bat (L 37-42 cm, E90-102 cm) gurera etorri zen hilaren lehenengo egunean. Espezie hori Mediterraneo itsasoan bizi da eta ugaltzen da; gainera, toki haietan ere oso urria da.

Kaio Mokozorrotza - Gaviota Picofina - Larus genei

Nahiz eta kaio honen behaketa Plaiaundin oso bitxia izan, ez da hemen ikusten den lehenengo aldia. Duela hiru urte, 2014ko maiatzaren 15ean, beste bat ikusi genuen.