sábado, 15 de julio de 2017

Ahatebeltza Hondarribiko portuan

Uda ez da gure inguruan Ahatebeltzak (L 44-54 cm, HZ 70-84 cm) ikusteko berezko garaia, baina aste honetan Hondarribiko portuan ar bat topatu dut.

Ahatebeltz Arrunta - Negrón Común - Melanitta nigra

Ahatebeltz Arrunt hau ar bat da, eta gainera, bigarren urtekoa dela esango nuke. Heldutasunera iristeko oraindik mokoaren goikaldea gehiago garatu behar zaio. Bestalde, hegoak astintzen zituenean, marroi xamarrak ikusten zitzaizkion. Ar helduek, berriz, beltzak izten dituzte.

Ahatebeltz Arrunta - Negrón Común - Melanitta nigra
Ahatebeltz Arrunta - Negrón Común - Melanitta nigra
Ahatebeltz Arrunta - Negrón Común - Melanitta nigra

Noiz behinka banakoren bat Plaiaundiraino sartzen da. Hemen klikatuz, duela urte batzuk gure parkera etorri zen ar heldu baten argazkiak ikus ditzakezu.

Ahatebeltz Arrunta - Negrón Común - Melanitta nigra
Ahatebeltz Arrunta - Negrón Común - Melanitta nigra
Ahatebeltz Arrunta - Negrón Común - Melanitta nigra

Batzuetan emeak ere parkera etortzen zaizkigu...

Ahatebeltz Arrunta - Negrón Común - Melanitta nigra
Ahatebeltz Arrunta - Negrón Común - Melanitta nigra
Ahatebeltz Arrunta - Negrón Común - Melanitta nigra

Etortzen diren bakanak gehienetan, bai arrak eta baita emeak ere, badian oso urruti ibiltzen dira. Horregatik, ondo bereizteko, teleskopioa derrigorrezkoa izaten da.

Migrazio garaian, Hondarribiko Higer lurmuturretik Ahatebeltz taldeak hegan ikus ditzakegu. Normalean oso urruti pasatzen direlako, teleskopioa eramatea gomendatuko nuke. Horrela gainera beste itsas-hegazti batzuk ere ikus ahal izango ditugu: zangak, gabaiak, marikoiak, ekaitz-txoriak, pottorroak, martinak...

Ahatebeltz Arruntak - Negrones Comunes - Melanitta nigra
Zertzeta Arrunta - Cerceta Común - Anas crecca

Egia esan, Higerretik ezin izan dut Ahatebeltzen argazki txukun bat lortu. Beraz, hemen ipini ditudanak beste leku batzuetan ateratakoak dira, baina egunen batean Higerrera bazoazte, antzeko zerbait ikusteko prest egon zaitezte. Zorte on!

Ahatebeltz Arruntak - Negrones Comunes - Melanitta nigra

Eta adi egon, zeren, nahiz eta Ahatebeltzen artean Arrunta izan arrutena, noiz behinka, hurrengo argazkian ikus dezakezuen bezalaxe, haiekin batera beste espezi ezberdin batzuk nahasturik pasatezen dira. Beheko argazkian, eskuineko aldean, Ahatebeltz Hegazuri bat ikus daiteke.

Ahatebeltz Arruntak - Negrones Comunes - Melanitta nigra
Ahatebeltz Hegazuria - Negrones Especulado - Melanitta fusca

Oraingoz kitto! 😉
.