jueves, 20 de julio de 2017

Kukua Plaiaundin kukututa

Nahiz eta udaberrian gure basoetan Kukuaren kantua maiz entzuten den, agerian oso gutxitan ikusten dugu. 

Kuku Arrunta - Cuco Común - Cuculus canorus

Kukuak ez dira bere umeen heziketaz arduratzen. Ugalketa garaian, kukuaren emeak beste txori-espezie ezberdin baten habian jartzen du arrautza txori horrek bere umea haz dezan.

Kuku Arrunta - Cuco Común - Cuculus canorus
Kuku Arrunta - Cuco Común - Cuculus canorus

Kukuaren arrautza eklosionatzen denean, adopzio-gurasoek beraien txitoekin batera kukuaren txitoa ere  helikatuko dute. Gero Kuku-umeak pixkanaka-pixkanaka bere anai-arrebaordeak habitik botako ditu bere gurasordeen atentzio guztia lortuz. 

Kuku Arrunta - Cuco Común - Cuculus canorus

Gaur esperientzia hori bizi izan duen Kuku gazte batekin datorkizuet. Plaiaundin kukututa zegoen gaztetxo hau denbora laburrez agerian jarri zaigu Txoritegiko aintzira inguruko kanaberadian. 

Kuku Arrunta - Cuco Común - Cuculus canorus

Ez zegoen nonbait, pausaturik leku batean lasai egoteko eta berehala aireportu alderatz jo du eta desagertu egin da.

Kuku Arrunta - Cuco Común - Cuculus canorus

Oraingoz kitto! 😉