martes, 1 de agosto de 2017

Antxeta gazteak

Ugalketa ondoren, antxeta talde ugari azaltzen hasten da Txingudi inguruan. Batzuk hegoalderantz hegan jarraituko dute migrazioa, baina beste batzuk gure inguruan negua pasatzen geratuko dira.

Antxeta Burubeltza - Gaviota Cabecinegra - Larus melanocephalus
Antxeta Mokogorria - Gaviota Reídora - Larus ridibundus

Lehendabizi, antxeta mokogorriak etortzen dira, eta zertxobait beranduago, antxeta burubeltzak azaltzen hasten dira. Uda momentu ona izaten da aurten jaiotako antxeta gaztetxoak ikusteko. Lumaje dotorea jazten dute eta helduengandik erraz bereizten dira.


Antxeta Burubeltza - Gaviota Cabecinegra - Larus melanocephalus
Antxeta Mokogorria - Gaviota Reídora - Larus ridibundus

Aurtengo lehenengo Antxeta Mokogorri gaztea ekainaren 12an ikusi nuen eta lehenengo Antxeta Burubeltz gaztea uztailaren 1ean. Argazkietan bien arteko ezberdintasunak ikus daitezke: buruaren forma, mokoaren forma eta kolorea, hanken kolorea, lumajearen marrazkia eta kolorea...


Antxeta Burubeltza - Gaviota Cabecinegra - Larus melanocephalus
Antxeta Mokogorria - Gaviota Reídora - Larus ridibundus
Antxeta Burubeltza - Gaviota Cabecinegra - Larus melanocephalus
Antxeta Mokogorria - Gaviota Reídora - Larus ridibundus

Batzuetan Antxeta Mokohoriak ere ikus ditzakegu eta hauek, gazteak direnean, Antxeta Burubeltz gazteen antza izaten dute. Hala ere, garai honetan ez dira normalean Antxeta Mokohoriak ikusten, eta horrek, bestearen identifikazioan lagunduko digu.

Ondorengo argazkietakoa Antxeta Burubeltza daukagu.

Antxeta Burubeltza - Gaviota Cabecinegra - Larus melanocephalus
Antxeta Burubeltza - Gaviota Cabecinegra - Larus melanocephalus
Antxeta Burubeltza - Gaviota Cabecinegra - Larus melanocephalus
Antxeta Burubeltza - Gaviota Cabecinegra - Larus melanocephalus
Antxeta Burubeltza - Gaviota Cabecinegra - Larus melanocephalus

Hurrengo loturan, zenbait argazkiren bidez, Antxeta Mokogorri gazte eta helduen arteko diferentziak adierazten ditut: http://plaiaundikohegaztiak.blogspot.com.es/2014/06/en-un-compas-de-espera.html

Zenbait antxetek eraztun kodifikatua daramate eta horrek, bere nondik norakoak ezagutzen lagunduko digu. Gaur adibidez, hurrengo antxeta mokogorria ikusi dut.

Antxeta Mokogorria - Gaviota Reídora - Larus ridibundus

Nondik datorren jakiteko, nik hemen begiratzen dut. Web orri honi esker, txekiarra dela jakin dut,  eskuineko hankean Z57J kodea duen eraztun zuria daukalako. Datuak eraztuntzaileari bidali diot, eta honek, fitxa baten bidez, antxetaren informazio gehiago eman dit:

Non eraztundu zuten: Česká Skalice, Královéhradecký kraj, [CZ11], Czechia.
Noiz: 2017-06-14ean txito bat zenean.
Gureraino dagoen distantzia eta norabidea: 1561 km, Direction: 247 °, Elapsed time: 48 days
Antxeta ikusi den beste leku bat: Saint-Ghislain, Hainaut, [BL22], Belgium |2017-06-24 | 866 km |

Oraingoz kitto! 😉
.