domingo, 13 de agosto de 2017

Arrano txikia

Azkenaldian maiz ikusten dugu morfo argiko Arrano Txiki bat Txingudi ingurunean bueltaka. Jaitzubia, Plaiaundi eta Bidasoako irlak janari bila miatzen ditu. 

Arrano Txikia - Aguililla Calzada - Aquila pennata

Aste honetan, Arrano Txiki hori Oxinbiribilen nahiko gertu ikusteko aukera izan dugu, uso bat harrapatu ondoren, lurrean pausatu zenean. Zoritxarrez Arrano Txikiarentzat eta zorionez Usoarentzat, harrapariari harrapakinak ihes egin zion.

Arrano Txikia - Aguililla Calzada - Aquila pennata
Arrano Txikia - Aguililla Calzada - Aquila pennata

Inguruan zebilen jendeak eta hurbil dagoen errepidetik zetorren autoen soinuak arrano txikia izutu egin zuten. Beraz, badaezpada eta berandu baino lehen,  gure protagonistak handik ospa egitea erabaki zuen.

Arrano Txikia - Aguililla Calzada - Aquila pennata

Honekin kitto eta gero arte...
.