miércoles, 13 de febrero de 2013

2013/02/13 Katua eta Trikua

San Lorenzo aintzira inguratzen duten zuhaitzen goi aldeko adarretatik Birigarro baten kantak ongietorria eman digu. Beherago, gure "Robin" Txantxangorria zain geneukan, jateko zerbait ekartzen genion esperoan. Baina, jesús batean, iheska alde egin du. Zergatik? Katu bat agertu delako.
A ze katu polita! Berehala burura etorri zait Lideri katuak izugarri gustatzen zaizkiola. Ez dakit katu hau Luna edo Rash bezain polita den. Zer deritzozu?

Katua - Gato - Cat


Katua zelatan - Gato al acecho - Lurking cat

San Lorenzoko aintziran lau Abozeta, zenbait Zertzeta eta Ipar-ahate batzuk zeuden. Bernagorri Arruntak, Kuliska Zuriak eta Uroiloak ere bazeuden. Eta irlatxoan Basahate pare bat eta Lertxun Hauskara batzuk.
Itzaberrin berriz, Branta Musubeltza berriro ikusteko aukera izan dugu. Itsasberak agerian utzi duen lohian janari bila zebilen.
Ur gezako aintziran eguneroko hiru Murgilari Arruntak eta bost Murgilari Mottodunak ikusi ditugu.
Txangoa bukatzerakoan, Txingudiko Ekoetxetik oso gertu zegoen Triku bat bidera atera zaigu agur esatera.

Trikua - Erizo - Hedgehog