viernes, 23 de junio de 2017

Murgilari arruntak bigarrenez ugaldu dira Plaiaundin

Iaz maiatza bukaeran lehenengo aldiz murgalari bikote bat ugaldu zen Plaiaundin. Zortzi txito izan zituzten, baina haietatik ar gazte bat bakarrik bizirik jarraitu zuen. Kronika hemen ikus dezakezue. 

Murgilari Arruntak - Porrones Europeos - Aythya ferina
2017-06-13
Murgilari Arruntak - Porrones Europeos - Aythya ferina
2017-06-13

Aurten berriz, apirilaren 21erako murgilari bikoteak (iazko bikote berbera dela uste dugu) lau txito izan zituen eta zorionez laurak bizirik jarraitzen dute. Orain, bi hilabete dituztela, helduen tamaina eta emearen itsura dute.

Murgilari Arruntak - Porrones Europeos - Aythya ferina
2017-05-07
Murgilari Arrunt emea - Hembra de Porrón Europeo - Aythya ferina
2017-05-07
Murgilari Arrunt gaztea - Joven de Porrón Europeo - Aythya ferina
2017-06-13
Murgilari Arrunt txitoa - Pollo de Porrón Europeo - Aythya ferina
2017-05-07
Murgilari Arruntak - Porrones Europeos - Aythya ferina
2017-05-07

Eta horrekin nahikoa ez balitz, ekainaren 13an murgilari eme arrunt berbera beste bederatzi txitorekin ikusi genuen ur geziko aintzira handian igerian. A ze eme oparoa!

Murgilari Arruntak - Porrones Europeos - Aythya ferina
2017-06-13
Murgilari Arruntak - Porrones Europeos - Aythya ferina
2017-06-13
Murgilari Arruntak - Porrones Europeos - Aythya ferina
2017-06-13

Murgilari arrunt emea oso arduratsu da bere zaintze lanetan. Hain da arduratsu, non bere beste semealabei (bi hilabete dituzten laurei) txikitxoen ondora hurbiltzen uzten ez dien. 

Murgilari Arruntak - Porrones Europeos - Aythya ferina
Atzean txitoak, haien aurrean ama, eta lehengoa amak uxatu nahi duen gaztetxo bat da
Los pollos a la zaga, la hembra delante de ellos y en primera posición un jovenzuelo ahuyentado por la hembra
2017-06-13

Arra berriz, bere betebeharra egin ondoren ospa egin zuen bere semealabak batere zaindu gabe.

Murgilari Arrunt arra - Macho de Porrón Europeo - Aythya ferina
2017-05-07

Umeak aurrera egitearen meritu bakarra ez da amarena, baita txitoena ere. Oso azkar murgiltzen ikasi zuten eta egun edozein arriskuren aurrean berehala murgiltzen dira. Ea denak bizirauten duten!

Murgilari Arruntak - Porrones Europeos - Aythya ferina
2017-06-13
Murgilari Arruntak - Porrones Europeos - Aythya ferina
2017-06-13
Murgilari Arruntak - Porrones Europeos - Aythya ferina
2017-06-13

Bide batez, eta aspaldian blogean idatzi ez nuenez, beste murgilari bikote baten berri emango dizuet. Oraingoan Murgilari Arreak dira. Ekainaren 12tik 16ra arte Plaiaundiko ur gezako aintzira handian bikote bat izan dugu. Parkerako bigarren zita historikoa dugu hau. Duela bi urte beste bikote bat izan genuen (agianbikote berbera, nork daki!) ekainaren 11tik 14ra. Garai hartako kronika hemen.

Murgilari Arre arra - Macho de Porrón Pardo - Aythya nyroca
2017-06-13
Murgilari Arre emea - Hembra de Porrón Pardo - Aythya nyroca
2017-06-12
Murgilari Arreak - Porrones Pardos - Aythya nyroca
2017-06-12
Murgilari Arre arra - Macho de Porrón Pardo - Aythya nyroca
2017-06-12
Murgilari Arre arra - Macho de Porrón Pardo - Aythya nyroca
2017-06-23
Murgilari Arreak - Porrones Pardos - Aythya nyroca
2017-06-12
Murgilari Arre arra - Macho de Porrón Pardo - Aythya nyroca
2017-06-13

Eta bukatzeko, Txingudiko Paduretan aurki ditzakegun beste zenbait izaki berri, dagokien amarekin:

Txilinporta Txikiak - Zampullines Comunes - Tachybaptus ruficollis
2017-06-12
Txilinporta Txikiak - Zampullines Comunes - Tachybaptus ruficollis
2017-06-13
Txilinporta Txikiak - Zampullines Comunes - Tachybaptus ruficollis
2017-06-13
Txilinporta Txikia - Zampullín Común - Tachybaptus ruficollis
2017-06-15
Txilinporta Txikiak - Zampullines Comunes - Tachybaptus ruficollis
2017-06-12
Beltxarga Arruntak - Cisnes Vulgares - Cygnus olor
2017-05-25


Ta kitto!
...oraingoz...😉